2009/12/15

ERROMATAR INPERIOA

A -III. Mendeko Krisia:
III. mendearen hasieran, krisia izan zen Erromatar inperioan. Gizarte-matxinadak gertatu ziren. Jendeak, landan bilatu zuen babesa. Jendea hirietatik alde egitearen ondorioz, merkataritza-jardueraK gelditu egin ziren. Enperadoreak, boterea galduz joan ziren. Iparraldetik, Germaniarrak eta Ekialdean, Persiarrek egiten zuten presioa.


B -IV.Mendeko Susperraldia:
Dioklezinok boterea hartzean, zenbait erreforma abiarazi zituen, inperioaren krisialdi larria gainditzeko. Konstantino enperadoreak ere aldaketak egin zituen. Adb: Kristautasuna onartu zuen. Hiriburua Konstantinoplara aldatu zuen, eta burokrazia sendotu zuen. 375-ean, Hunoak, germaniarren lurraldean sartu ziren; horiek, ihesean, inperioaren mugak zeharkatu zituzten. 395-ean, Teodosio enperadorea hil zen, eta inperioa bitan banatu zuten, errazago babesteko; Mendebaldeko Erromatar Inperioa zegoen eta beste aldetik Ekialdeko Erromatar Inperioa.

C -Erromatar inperioaren amaiera:
Inperioaren bi zatien bilakaera oso desberdina izan zen.Mendebaldean, enperadoreak oso ahulak ziren. Germaniarrak beren erresumak sortuz joan ziren.Ekialdean, berriz, inperioak beste mila urte iraun zuen. Garai horretatik aurrerako Ekialdeko inperioari Bizantziar Inperioa esaten zaio.

No hay comentarios:

Publicar un comentario