2009/12/17

LOS CABALLEROS DE LA MESA CUADRADA

Los caballeros de la mesa cuadrada narra las aventuras del rey Arturo para encontrar caballeros para la tabla cuadradadde su corte y para buscar el santo grial. Ya por el titulo de la pelicula advertimos que el guion esta escrito en clave de humor. El director quiere que nos divertamos recordando esta leyenda mediaval.

2009/12/16

Alaska


Ernestok kontatu digunez, bi aldiz izan da Alaskan, bertan ilabete oso bat igaro du. Baita ere kontatu digu Alaska, Espainia baino 8 edo 9 aldiz handiegoa dela eta biztanleria Gipuzkoa adinakoa. Alaskako hiriburua Janeou da. Pertsona gehienak abentura bila joaten dira, bertan oso normala da hartzak ikutea, hartzak orojaleak direla ere esan du. Bertara joaten 20 ordu inguru pasa omen zituen eta natura gustatu ezgero bertara joateko gomendatu digu. bitxikeriak ere kontatu dizkigu adibidez hartzak etxe ondoraino etortzen direla eta jende askok autoak eduki beharrean abionetak eta hidro-abioiak omen dituzte, azkenik elurretako motoetan ibili zirela ere esan du.

2009/12/15

ERROMATAR INPERIOA

A -III. Mendeko Krisia:
III. mendearen hasieran, krisia izan zen Erromatar inperioan. Gizarte-matxinadak gertatu ziren. Jendeak, landan bilatu zuen babesa. Jendea hirietatik alde egitearen ondorioz, merkataritza-jardueraK gelditu egin ziren. Enperadoreak, boterea galduz joan ziren. Iparraldetik, Germaniarrak eta Ekialdean, Persiarrek egiten zuten presioa.


B -IV.Mendeko Susperraldia:
Dioklezinok boterea hartzean, zenbait erreforma abiarazi zituen, inperioaren krisialdi larria gainditzeko. Konstantino enperadoreak ere aldaketak egin zituen. Adb: Kristautasuna onartu zuen. Hiriburua Konstantinoplara aldatu zuen, eta burokrazia sendotu zuen. 375-ean, Hunoak, germaniarren lurraldean sartu ziren; horiek, ihesean, inperioaren mugak zeharkatu zituzten. 395-ean, Teodosio enperadorea hil zen, eta inperioa bitan banatu zuten, errazago babesteko; Mendebaldeko Erromatar Inperioa zegoen eta beste aldetik Ekialdeko Erromatar Inperioa.

C -Erromatar inperioaren amaiera:
Inperioaren bi zatien bilakaera oso desberdina izan zen.Mendebaldean, enperadoreak oso ahulak ziren. Germaniarrak beren erresumak sortuz joan ziren.Ekialdean, berriz, inperioak beste mila urte iraun zuen. Garai horretatik aurrerako Ekialdeko inperioari Bizantziar Inperioa esaten zaio.

Chiapas-ko bidaia


Mexikoko estatua da, Arantxa lakak bisitatu duena hain zuzen, turistikoki erakargarria baina bere baitan indigenen pobrezia gordetzen duena.
Orain dela bi aste egin zuen bidaia, senarraren lana zela eta. Bidaia bakarrik egin bazuen ere, han beste pertsona batzuekin geratuta zegoen. Arantxak esan zigunez, bertako paisaia izan zen gehien gustatu zitzaion gauzetako bat. Horretaz gain, gaineratu zigunez kostaldean ez ziren ibili. hAla ere ibai batean ibili zirela ere esan zigun, bertan zeuden krokodiloak ikusten, el cañón del sumidero izeneko tokia zen . Bitxikeriak ere kontatu zizkigun, esaterako, bertan koka kola edari magikoa zela eta barruko izpiritu txarrak kanporatzeko balio zuela sinisten omen zutela bertan. Arantxak bost egun igaro zituen arren chiapas-en, ziur nago bere oroitzapenak luzaro izango dituela bere gogoan.