2009/02/10

master and commander

Galapagoak uharteak. Ekuadorreko kostaldetatik 1.050 kilometrotara dagoen uhartedia da. Politikoki, Ekuadorreko probintzia ere bada, hiriburua Puerto Baquerizo Moreno izanik. Uhartediak 13 sumendi-uharte nagusiak, 6 uharte txikiak eta 107 uhartetxo ditu, denak ekuatore inguru.
Galapagoak Charles Darwinen ikerketei esker famatuak dira. Ikerketa hauei esker Charles Darwinek hautespen naturalaren bidezko bere eboluzio teoria sortu zuen.
1986an uhartedien inguruko itsasoa Itsas-Erreserba bihurtu zen. 1978an UNESCOk Galapagoak Gizateriaren Ondare izendatu zuen eta 2001ean inguruko itsasora hedatu zuen titulua.

No hay comentarios:

Publicar un comentario